lunes, 12 de abril de 2010

Amorebieta Etxano

Amorebieta Bizkaiko herri bat da. Zornotza moduan ezagutzen da baina ofizialki Amorebieta-Etxano deitzen da.

Bilbotik 15-20 minutura gaude, oso ondo komunikatuta dagoen herria dugu. Trenez zein autobusez etorri ahal da, hartu ahal da Bilbao-Donostia-ko trena edo Bilbao-Bermeo-koa, hori trenez etortzen bazara, eta autobusez etorriz gero Bizkaibus.
Hotel bi ditugu, Harrison hotela eta Konbenio hotela, biak oso onak eta ez dira garestiak. Erosketetarako ere hainbat denda ditugu, eta gainera gero eta gehiago.
Zelaieta Zentroa, herriaren erdi-erdian dago kokatuta, hemen erakustaldi asko egoten dira eta horrez gain hainbat eta hainbat ikastaro antolatzen dira. Liburutegia eta Gazte gunea ere bertan daude kokatuta.
Antzerkiak eta Zinema emanaldiak Zornotza Aretoan izaten ditugu.
Polikiroldegi eder bat izan genuen baina denborarekin zahartzen joan zen eta orain berria egiten dabiltza, espero dugu datorren ikasturterako amaituta izatea. Eskolaren albo-alboan daukagu eta lehen igeritokira joateko asmoa ere izaten genuen.
Herria errez ezagutuko duzue, erdi-erdian eskultura bat daukagulako, guk “La Patata” deitzen diogu. Etortzen bazarete esango didazue ezizena aproposa den ala ez.

Orain arte gure herria orain nolakoa den izan dizuegu, baina datu historikoak ere bildu ditugu, horrela apur bat sakonago ezagutzeko aukera izango duzue.


Zornotza edo Amorebieta-Etxano (izen ofíziala) Bizkaiko erdialdean kokatuta dagoen udalerria da. Durangaldea, Arratia, Nerbioi ibarra eta Busturialdea eskualdeen artean.

Mugakideak hauek ditu: Iparraldean, Morga, Muxika eta Gorozika auzoa. Hegoaldean Iurreta eta Dima. Ekialdean Ibarruri auzoa (Muxika) eta Durango eta mendebaldean Larrabetzu, Galdakao eta Lemoa.

Gaur egungo udalerrian 1951eko urtarrilaren 26an eratu zen, Zornotzako eta Etxanoko udalerriak batu ondoren.


Izenaren gorabeherak

Zornotzarrek nahiko argi zeukaten herriaren izena duela gutxi arte. Euskaraz hitz egitean, Zornotza erabiltzen da, eta gaztelaniaz aritzean Amorebieta. 1979ko irailean, bietako bat ofizialtzat hartu behar zela eta, udalak Amorebieta hautatu zuen, udalerriaren izen ofiziala Amorebieta-Echano bihurtu zen. Gerora, euskal ortografia errespetatuz, Amorebieta-Etxano bihurtu zen, 1997ko ekainean.

Euskaltzaindiak, Zornotza hautatu du herriaren euskarazko izentzat argudio historikoetan oinarrituta. Herriaren jatorria den Zornotzako merindadearen sasoiraino XII. Mendetik aurrera, bi elizate zeuden Ibaizabal ibaiaren bi aldeetan, bata bestearengandik oso hurbil, Amorebietakoa egun eliza nagusia dagoen lekuan eta Etxanokoa handik metro batzuetara. Gainerako etxeak, Zornotza deitutako ingurunean zeuden. Horretan oinarrituta, Euskaltzaindiak logikotzat hartu zuen udalerriari Zornotza deitzea. Frankismoa amaitu ondoren, udalak ez zuen Euskaltzaindiaren iradokizuna aintzat hartu eta egun duen izena eman zion udalerriari.

Udalerriaren izen ofiziala Amorebieta-Etxano izan arren, ez da ahaztu behar herritarrek euskaraz hitz egitean Zornotza erabiltzen dutela herriari bereri deitzeko.


Historia

Zornotzaren jatorria Zornotzako merindadean bilatu behar da. XII. Mendean Pedro Garcia da Salcedok hartu zituen lur horiek, Navas de Tolosa guduan egindako lanagatik. Sasoi hartan Nafarroako erresumaren eta Bizkaiko jaurerriaren arteko muga zegoen bertan,eta oraindik ere herriko gune bati Nafarroako zelaiak deitzen zaio. Pedro García de Salcedok zornotzarren leinua finkatu zuen ingurune hartan, Zornotzako merindadea sortuz.

Merindadeak lau elizate zituen: Amorebieta, Etxano, Ibarruri eta Gorozika. Azken biak, herriaren iparraldean eta Ibaizabalen arroaren ordez Oka ibaiaren arroan egonik, Muxikako auzoa bihurtu ziren.

Demografia

Amorebieta-Etxanok 16.821 biztanle zituen 2005ean, 277.8 bizt./km2 – ko dentsitatearekin. Hazkunde nabarmena eduki zuen 60-70. hamarkadetan, industrializazio prozesuagatik, biztanleria bikoiztuz ( 1960: 8.346 biztanle; 1978: 15.791 biztanle).


Inguru naturala


- Ibaizabal ibaiak udalerria zeharkatzen du eta ondoko mendiek inguratzen
ditu: Betzuenburu, Kañometa, Gorritxueta, Belatxikieta, Bizkargi, Urrimendi, Arrezuriaga edo Torreburu.

-Urkiolako Parte Naturala: 5.958.3 hektareako zabalera dauka,eta Zornotza udalerria barne hartzen du.

Kultura

-Zornotza Aretoa: Kultur gune hau 1994an ipini zuten martxan, antzerkiari lekua emanez bereziki.
-Zelaieta Zentroa:Herriko Kultur-Etxea.
Ikastetxe ugari daude, publiko eta pribatuen artean: Larrea Herri Ikastetxea, Karmengo Ama, Urritxe Institutoa, Karmelo Ikastetxea, Andra Mari Ikastola eta Lauaxeta Ikastola. Azken hau herritik kanpo dago, San Migel auzoan.




Zornotzar ezagunak


-Enrike Renteria, margolaria.
-Andrés Espinosa, mendizalea.
-Pio Lindegaard, Zornotzako Daniarra,Daniarkako Kontsula, eta Jazz aditua.
-Carmelo Cedrún, futbolaria.
-Jon Idigoras, Herri Batasunako politikaria.
-Xabier Amuriza, bertsolaria.
-Juan Jose Zearreta, Euskaltzaindiko partaide izandakoa.
-Mikel Urdangarin, abeslaria.
-Xabier Etxeita, futbolaria.
-Loli Astoreka, antzezle.
Silloniz anaiak; Aitor eta Josu, Euskalteleko txirrindulariak.

Auzoak

. Amorebieta. Zornotzako elizaldeak du burutasuna, udaletxea eta biztanle gehienak (%86a). Beste auzoak:

· Astepe
· Autzagane
· Berna
· Bernagoitia
· Boroa
· Etxano
· Euba
· Montorra
· Oromiño
· San Migel-Zornotza



EGILEAK: Peio Goiriena eta Naia Bilbao

No hay comentarios:

Publicar un comentario