jueves, 25 de marzo de 2010

Atzo Bilboko Museora joan ginen, 6. mailakoak Museo Arkeologikora eta 5. mailakoak Etnografikora. Oso ondo pasatu genuen. Tailerra oso dibertigarria izan zen. Gero Enparantza Berrira joan ginen bazkaltzera, bertan elkartu ginen denok. Jan eta gero jolasten egon ginen.
Baten batek joan nahi badu Museo bi hauek ikustera, Bilboko Alde Zaharrean daude kokatuta, bata bestearen aurrean eta Unamuno Enparantzaren inguruan.







































martes, 9 de marzo de 2010



















Larrea eskolako ikasle batzuk gara. Koloreetatik ezagutzen gara, eta gu, urdinak gara. Guztira 22 ikasle gara.
Gure eskola Zornotzako Larrea auzoan dago, eta paisaia oso polita ikusten da bertatik. Hemen jartzen ditugu aste honetan elurra egin zuenean ateratako argazki batzuk. Hori da gure gelatik ikusten dena.