Gaur maiatzaren 29an Zubiondo Plazara joan gara, Udaletxeak antolatu duen ekitaldian parte hartzera. Emakumeok ere kirola egiten dugula adierazten joan gara.
Ikusten duzue zein dotore gauden? Hau korrika egin baino lehen izan zen, beno batzuk korrika joan ziren eta beste batzuk paseo bat emanez.
Ostiralean maiatzaren 21ean Amama Benidorren antzeztu genuen, dena batera jartzeko luzea denez, zati bitan jarri dugu. Beste egunen baten argazkiak jarriko ditugu.
5. mailakoek Astepeko Araztegia ezagutzen joan ginen, han esan ziguten zer egiten zuten ura garbitzeko. Gure argazkiak ikusi nahi badituzu egin klik argazkiaren gainean.
Anek Otxate herriari buruzko lan polita egin du, baten batek herri honi buruz gehiago jakin nahi badu, bere argazkiaren gainean egin klik eta agertuko zaizue.
Bihar araztegiak aztertzen joango gara. 5. mailakoek Astepeko araztegira eta 6. mailakoek Urritxera. Astepen ur ondakinak garbitzen dituzte eta Urritxen ordea, etxeetara etortzen den ura. Bihar jarriko ditugu argazkiak.
Datorren ostiralean "Amama Benidorren " antzeztuko dugu. Espero dugu gure senideak pozik egotea. Argazkiak eta bideo zatiren bat ere jarriko ditugu.