domingo, 28 de septiembre de 2014

Perpausa

Orain Perpausa ikasten gaude eta hemen dituzue argibide erraz batzuk.

PERPAUSA


  • Perpausa esanahi osoa duen hizkerako atalik txikiena da.
  • Letra larriz hasten da eta puntuz amaitzen da.
  • Aditza ezinbestekoa du.

Perpaus motak

Perpausak 4 motatakoak dira, zer eta zela esaten duenaren arabera:
·        Adierazpen perpausa: Gertaera bat azaldu edo argibide bat ematen du; puntuz amaitzen da.
·        Galde perpausa: Galdera bat egiten dugunean; “ ? “ ikurrarekin amaitzen da.
·        Harridura perpausa: Sentimendu, harridura edo ezustea adierazten du. “ ! “ ikurrarekin amaitzen da.
·        Aginte perpausa: Agindu bat emateko edo eskaera bat egiteko erabiltzen da. “ . edo ! “ amaitzen da.

Perpausa: subjektua eta predikatua 

Perpausak, 2 osagai ditu:
    Subjektua: Nori buruz hitz egiten den esaten du. Nork egin du ekintza?
Bere hitz garrantzitsuenari ardatza deitzen zaio. Izena edo izenordaina izan daiteke.
    Predikatua: Zer esaten den subjektuaz adierazten du. Zer egin du subjektuak?
    Subjektua eta predikatuaren artean komunztadura egon behar 
da.

Puntuazio: Puntua (.) 

Puntuak etena adierazten du, eta esaldien amaieran idazten da. Mota hauek daude:
    Puntu eta jarrai:  Esaldiaren amaiera adierazten du.
    Puntu eta bereiz: Paragrafoaren amaiera adierazten du.
    Azken puntua: Testuaren amaiera adierazten du.
   


P

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada